GAZTE EPIC

Gazte Epikek lagunak, natura eta dibertsioa lotzeko bizikleta erabiltzen du. Ibilbide eta ekintza dinamikoak antolatuko ditugu gazteen artean esperientzia epikoak sortzeko. Gainera, teknika lantzeko, maila eta adin ezberdinetara egokitutako jokuak egingo dira. Bizikleten oinarrizko mekanika ere ikusiko dugu.

INFORMAZIO OROKORRA
SEGURTASUN PROTOKOLOA
  • Ekainak 21etik irailaren 10era

  • Asteko iraupena, astelehenetik ostiralera

  • 10:00etatik 13:30etara edo 16:00etatik 19:30ak arte

  • Taldeak: 6 lagun gehienez

  • 8 urtetik 15 urte bitarteko gazteentzat

  • Norberak bere bizizkleta ekarri beharko du

  • Abiapuntua: kontxako erlojuak

  • Prezioa: 75 euro astea

  • Kanpo jarduerak

  • Talde murriztuak

  • Musukoa erabili

  • Tenperatura kontrolatu

  • Eskuak xaboiarekin garbitu

  • Beste taldeekin harreman mugatua

  • Segurtasun distantzia

  • Kaskoa beharrezkoa

AL

Talde bakoitzeko gazteak harremanetan jarri eta bizikletarekin dinamikak egin, taldeko neska-mutilen maila orokorra neurtzeko. Adibidez: oreka jokoa Saguesen, konoen jokoa Kursalean edo Donostiako pump trackean aritu (Intxaurrondon kokatuta).

AS

Aurreko egunean definitutako mailetara egokitutako ibilbide bat egingo dugu, beraz, ez kezkatu zenbait bizikleta gaitasun edukitzeaz. Ibilbide nagusietako bat Ulia mendian burutuko da, eskaintzen duen aukera zabala aprobetxatuz eta bere naturaz gozatuz.

AZ

Egun honetan aurreko egunarekiko ibilbide ezberdin bat egingo da, maila desberdinekoa (zailagoa ala errazagoa), aurretikan gazteekin erabakiko dena, adibidez: San Markosera joan eta jaitsiera aprobetxatu. Beste bide lasaiago batera joateko aukera ere izango dugu.

OG

Egun hau talde-jardueretara bideratuta egongo da, bizikletarekin edo bizikletarik gabe, helburu nagusia barre asko egitea izango da. Taldeko jolasak egingo ditugu eta bizikletaren oinarrizko zati mekanikoak irakatsiko ditugu.

OR

Taldearen agurra eta merendola.